:: Grupo LKS :: Alianzas
soluzio espezializatuak soluzio integratuak
Harremanetarako Bilatzailea Web mapa
aliantzak
 


   

 

 

 

        

 

LKS Taldea PERSONA® (Personal Awareness System, Inc.) produktuen azpilizentziatarioa da estatu osoan, lizentzia esklusiban duen Madrilgo PARADIGMA CONSULTORES® konpainiarekin duen hitzarmenaren bitartez.    

 

PERSONA® (Personal Awareness System, Inc.) konpainia, egoitza AEBetako San Franciscon duena, liderra da nazioartean, eta espezializatua dago enpresen antolakuntzan eta garapenean, baita ikaskuntza sistema esklusiboetan oinarritutako prestakuntza programetan ere.  

 

SPIM aholkularitza enpresa integral bat da, pertsonen eta salgaien garraio publikoan eta pribatuan espezializatua. Madrilgo egoitza nagusitik, espainiar merkatuan eta Latinoamerikako hainbat herrialdetan garatzen du bere jarduera (Mexiko, Argentina, Kolonbia...).

 

SPIM enpresarekin elkarlanean, proiektu konplexuak lantzen ditugu garraioaren esparruan: integrazio bertikala, erabaki estrategikoetatik erabaki operatiboetaraino; entitate publiko eta pribatuen integrazioa; integrazio multisektoriala eta alderdi teknikoen, ekonomikoen, finantzarioen eta gestio alderdien integrazioa.

 

LKS INGENIARITZArekin elkarlanean lan egiten dugu estuki, Hirigintza Aholkularitzako Arloaren bitartez, sektore publikoko gure bezeroei soluzio integralak eskaintzeko. Arkitektoekin, ingeniariekin, geografoekin eta hirigintzako teknikariekin lan egiten dugu, proiektuei hirigintzari loturiko era guztietako lanak eransteko: hirigintza plangintza eta gestioa; hiri eraberritzea eta alde zaharren birgaitzea; aldez aurreko azterlanak eta lurraldeari loturiko beste hainbat azterlan. 

 

B & F Gestión y Salud gestio eta antolakuntza sanitarioan espezializatua dagoen Gasteizko aholkularitza enpresa bat da. Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:  nazioarteko aholkularitza osasun erreformen arloan; plan estrategikoak eta gestio aholkularitza osasun arloko instituzioetarako; gaixotasunen gestioa eta osasun ekonomia; ABC kostu sistemen ezarpena ospitaleetan.

 

TPM eta Eragingarritasun Operazionalaren Hobekuntza esparruetan bezeroei soluzio integralak eskaintzeko helburuarekin, LKSk lankidetza hitzarmena dauka Allegro Systems-MRO konpainiarekin, Espainia eta Portugalerako, MÁXIMO softwarea erabiltzeko.   

 

MÁXIMO Aktiboen Kontrol eta Mantenimendu gestiorako software estandar bat da, liderra nazioarteko merkatuan, 10.000tik gora ezarpenekin sektore ugaritan:  energia, automozioa, defentsa, garraioa, telekomunikazioak, elikadura, ekipamendu-ondasunak, sektore farmazeutikoa... Sistema modular bati esker, hainbat fasetan burutzen du ezarpena: mantenimendu korrektiboa, prebentiboa, ekipamenduen eta instalazioen gestioa, lan ordenak, biltegia, erosketak eta plantilla, besteak beste.   


 
ANDALUCÍA   ARAGÓN  CANTABRIA  CATALUÑA  GALICIA  LA RIOJA  MADRID  NAVARRA  PAÍS VASCO  COSTA RICA  FRANCIA  MÉXICO