|
LKS, Mondragón Corporación Cooperativaren (MCC) adarretako bat, enpresa talde aitzindaria da, enpresa eta erakundeetarako zerbitzu profesionalen arloan. Ildo horretan, etengabeko hobekuntzaren, berrikuntzaren, aurrerapenaren eta garapen iraunkorraren bidean dago. Mondragón Corporación Cooperativaren kidea da eta bost kontinenteetan dago. Lurralde nazional osoan ditu ordezkaritzak, eta bezeroei laguntzen die, nazioartean egiten dituzten eragiketetan.
15 urtetik gorako esperientziarekin, bi sozietate kooperatiboz eta zenbait forma juridikorekin partaidetutako hamabi bat enpresaz osatuta dago, eta etengabeko hedapeneko eta hazkunde jarraituko ibilbideari eta giza eta gizarte balioetan oinarritutako filosofiari eutsi die.
LKSk hainbat sektoretan garatzen ditu bere jarduerak, eta 64 milioi eurotik gorako salmentak izan ditu. Gaur egun, 900 pertsona baino gehiagok osatzen dute LKS.
LKS Arrasaten sortu zen eta, egun, estatu osoan hedatzeaz gain, bezeroei laguntzen die haien nazioarteko garapenean.
Eginkizuna eta Balioak
LKSren helburua zenbait arlotan zerbitzu profesionalak ematea da. Hona hemen arlo horiek: teknologia aholkularitza, kudeaketa aholkularitza, arkitektura eta ingeniaritza, higiezin zerbitzuak, eta diseinua eta berrikuntza. Arlo horietan garatutako jarduerari esker, gero eta balio erantsi handiagoa lortzen laguntzen diegu bezeroei.
Horretarako, balio hauekin nabarmendu nahi dugu: Profesionaltasuna, aitzindaritza konponbideetan, bezeroarekiko hurbiltasuna eta enpresa kaudimena.
|