|
INDABA, S.L. aholkularitza informatikoan aditua da. 2000. urtean sortu zen merkatuari irtenbide informatikoak eskaintzeko asmoz. Irtenbide horiei esker, merkatuak errazago hartuko ditu erabakiak eta hobe kudeatuko du jakintza, izan ere, nazioarteko merkatuetan aurkitzen diren informatikako azken teknologiak erabiltzen baitituzte.
INDABAren giza taldeak datu-baseak eta Internet ezartzeko proiektuak egiten eskarmentu handia dauka. Proiektu guztiek elementu komun bat daukate, hots, proiektuak garatzeko eta martxan jartzeko merkatuko azken teknologiak erabiltzea, besteak beste, JSP, Java, Java aplikazioen zerbitzariak , XML, IIS, ASP, JavaScript, Visual Basic Script, HTML, etab. Daukagun eskarmentuari esker, gure bezeroei irtenbide asko eskaintzen dizkiegu arazoei aurre egin diezaieten. Gainera, INDABA-rentzat ezinbestekoa da bezeroekiko harremana zuzena eta banakakoa izatea.
INDABAK ondorengo produktuak eta zerbitzuak eskaintzen ditu:
§ Informazioa Kudeatzeko Sistemak § Korporazioen Webguneen arkitekturak
Produktu eta zerbitzuek alor hauek betetzen dituzte:
§ Aholkularitza § Diseinua § Garapena § Prestakuntza
|