LKSk laguntza eskaintzen die bere bezeroei Pertsonen Gestio eredu egokia eraiki eta ezartzeko. Eskarmentuak erakusten digunez, pertsonen parte-hartzeak eta ekarpenak honako faktore hauen konbinazioa koherentea eskatzen dute:
§ LERROKATZE ESTRATEGIKOA. Antolakuntza batek arrakasta izango badu, pertsonak kudeatzeko estrategiak eta sistemak sortu behar ditu, bezeroari balioa eransteko eginahalean antolakuntzek izan behar dituzten portaerak ikasi, sustatu, mantendu eta indartzeko.
§ TESTUINGURU ARGIAK. Pertsonek antolakuntzaren helburu estrategikoei egin behar dieten ekarpena bideratzeko. Xedea honako hau da: antolakuntza inguruneak eta helburuak formulatzeko prozesuak eraikitzea; arloen, taldeen edo pertsonen erantzukizunei buruzko igurikapenak zehaztea; neurketa, ebaluazioa eta feedbacka.
§ PERTSONA GAITUAK. Antolakuntzak eskatzen duen balioa eman dezaten. Hots, gaitasunak identifikatzea eta hedatzea, premiak ebaluatzea eta lehentasunak ezartzea; eskatutako gaitasunak eskuratu, garatu eta sustatzeko prozesuak kudeatzea.
§ PARTE HARTZEN DUTEN PERTSONAK. Pertsonen konpromisoa eta parte-hartzea lortzeko, nahitaezkoa da Komunikazio eta Parte-hartze sistemak garatzea, eta Errekonozimendu eta Konpentsazio sistemek bat egitea.
§ PERTSONEN GESTIO ARKITEKTURA. Dagokion antolakuntza eta teknologia arkitektura ezarriz, Pertsonen Gestio alorreko Profesionalek balio eraginkorra eman diezaioten antolakuntzari.
Pertsonen gestiorako estrategia
Emaitzak pertsonetan neurtzea eta ebaluatzea
Antolakuntza inguruneak diseinatzea eta ezartzea
Zereginaren gestioa
Gaitasunak zehaztea eta garatzea
Konpentsazio ereduak
Barne komunikazioko sistemak
Pertsonen gestio arkitektura
Pertsonen gestio sistema
Enplegatuaren ataria
Zuzendaritza garapena
Pertsonen eta taldeen garapenera egokitutako irtenbideak Sektore Publikorako
Pertsonen eta taldeen garapenera egokitutako irtenbideak Sektore Pribaturako
Pertsonen kudeaketen gaitasun klasikoen prestakuntza