ENPRESA HEDATUAREN SUPPLY CHAIN MANAGEMENT /ENPRESA HEDATUAREN KATEA LOGISTIKOAREN GESTIOA
Gaur egungo testuinguru lehiakorrean (presio handia kostuak murrizteko, merkatu berrietan sartzeko, zerbitzu maila optimizatzeko eta produktu berriak garatzeko), fabrikatzaile bakoitzaren hornidura katea hedatzen ari da, gero eta korapilatsuagoa bihurtzen.
Enpresen internazionalizazio prozesuak eta “Global Sourcing” deritzonak ere hornidura katea globalizatzeko premia sortzen dute. Horrek elkarlan eta elkarrekintza eraginkorra eskatzen du hornitzaileekin, banatzaileekin eta bezeroekin, eta ezinbestekoa da horretarako enpresa hedatuaren eredua indarrean jartzea.
LKSn dugun eskarmentuak erakusten digunez, enpresa hedatuaren Hornidura Kateako prozesuek konpainiako enplegatuen %50 baino gehiago hartzen dute batez beste; aktiboen %70 dira, eta gastuen %80. Izan ere, enpresek potentzial handia izan dezakete lehiakortasun abantaila berriak eskuratzeko, baldin hornidura katearen errendimendua nabarmen hobetzeko kapaz badira.
LKSk potentzial hori hobetzen lagun diezaieke bere bezeroei, estrategiak diseinatuz, sistema fisikoak eta gestio sistemak ezarriz, eta enpresaren mesederako izango diren antolakuntza moldeak zehaztuz: produktu egokiak sortzeko, kantitate egokian, leku eta une egokian, eta ahalik eta kostu global txikienean.
Toki eragingarritasunerako estrategiak
Enpresek barne hobekuntzak egin behar dituzte katea logistikoan parte hartzen duten funtzioak banaka optimizatzeko. Alde horretatik, hainbat ekimen proposatzen dira: hala nola eragingarritasun operazionala, gestioa planifikatzeko eta optimizatzeko aplikazioen garapena, eta hobekuntzak izakinetan eta biltegietan. Eragingarritasun operazionala, fabrikaziorako baliabide fisikoen ahalmena eta malgutasuna handitzeko, eta fluxu tenkatu baterako mesedegarri izango diren gestio prozesu egokiak ezartzeko; gestioaren planifikazio eta optimizaziorako aplikazioak garatzea, fabrikazio plantetan; eta hobekuntza izakinen eta biltegien gestioan, katea logistikoaren mailaren batean inbentario maila murrizteko.
Lankidetza eta integrazio estrategiak
Enpresak etengabeko bilakaeran daude, funtzioen arteko integraziorantz eta hornitzaileekiko eta bezeroekiko lankidetzarantz. Era horretan, xedeak honako hauek dira: antolakuntza ereduak ezartzea, prozesu logistikoen optimizaziorantz bideratuak, antolakuntzaren funtzioen arteko integrazioa bultzatuz; erosketen gestio estrategikoan sakontzea, erosketa bolumenak produktuen azken kostuetan duen garrantzia aintzat hartuz; jarduera logistikoa enpresaren balio katea osoan integratzea, “urari goiti” eta “urari beheiti”, hornitzaileak eta bezeroak barne hartuz; ERP sistema bezeroetarantz eta hornitzaileetarantz hedatzea, CRM eta SRM aplikazioen bidez, eta konektibitatea bultzatzen duten aplikazioen bitartez.
Katea logistikoaren sinkronizazioa
Konplexutasunaren inpaktua minimizatzen duen estrategia da, kostuetan eta zerbitzu mailan bikaintasuna lortzeko xedearekin. Hainbat ekimen proposatzen dira horretarako: gestio prozesuaren optimizazioa eta sinplifikazioa, inbentario mailak murrizteko, zerbitzua bermatuz eta erreakzio denborak hobetuz; banaketa sarearen egituraketa, tarteko mailak ezabatu eta bezeroarengana hurbiltzeko; informazio sistemen ezarpena, analisirako eta erabakiak hartzeko; eta azkenik, enpresa globalaren ERP sistemen sinkronizazioa.
Katea Logistikoaren Gestioari loturiko gure soluzioek hobekuntza garrantzitsuak eragiten dituzte hainbat esparrutan:
§ Bezeroari eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea, hitzartutako entrega datak betetzeari eta bidalketen osotasunari dagokienez.
§ Malgutasuna, erantzun denbora eta eskaerara egokitzeko ahalmena areagotzea, gestio zikloen murrizketaren ondorioz, eta fluxu tenkatuetan oinarrituriko eragiera zehaztea.
§ Izakinen gestioaren optimizazioa, katea logistikoaren mailatan, eta ondorioz, inbentarioen errotazio tasaren gehikuntza.
§ Kalitatean irabaztea eta gorabeherak saihestea (izakinak apurtzea, zaharkitzeak, itzulketak, ez-onartzeak eta lermak).
§ Ustiapen kostuen murrizketa, produktibitatea handitzearen, kostu operatiboak murriztearen eta izakinen inbentarioari loturiko finantza kostuen minorazioaren bitartez.
§ Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezartzea, integrazioaren eta produktibitatearen mesederako.
§ Konektibitate protokolo eta estandar irekien erabilera sustatuko duten soluzioak garatzea, transakzio bizkor eta errazak egiteko.
§ Teknologia sortu berrien erabilera, hala nola web zerbitzuak eta soluzio mugikorrak, zerbitzuak elkarri lotuz eta erabilerraztasuna sustatuz.