:: Grupo LKS :: Alianzas
soluzio espezializatuak soluzio integratuak
Harremanetarako Bilatzailea Web mapa
 
Gestio estrategikoa
 


Azken urteetan, industria enpresa buru-belarri murgilduta dago internazionalizazio prozesuan, eskurapenen, ezarpen propioen, aliantzen... bitartez, eta horrek sistema heterogeneo eta konplexu bat eragin du. Problematika berriak sortu dira, eta problematika horiek soluzio berritzaileak eta gestio sistema aurreratuak eskainiko dituzten plan globalak (sPlanak) behar dituzte.

 

Estrategiaren definizioa, kokapen desberdinen potentziala aprobetxatu eta lehiakide globalen arriskuak gaindituko dituen ikuspegi oso batetik, antolakuntza bikain batek egin behar duen lehen urratsa da. 

 

Hala eta guztiz ere, jakin badakigunez, sarritan Estrategiak ez du definizioan huts egiten, praktikan jartzean baizik: hots, helburuekiko eta prozesuen hobekuntzarekiko duten lerrokatzean, eta azken horiek ikuspegi estrategikoarekin duten bat egitean. Ondorioz, urrundu egiten dira “epe luzerako” aurreikuspena eta “egunez eguneko” jarduna, jarduera estrategikoa eta jarduera operatiboa.    

 

Era berean, antolakuntza eredua egokitu egin behar da estrategiara eta lehiakortasun globalera, eta ez du oinarritu behar gaur egun beharrezkoa den aldaketaren kalterako diren irizpide endogenoetan; gestio estrategiko eta operatibo sistema bat jarri behar da indarrean, garatu beharreko estrategia eta esparruak argitzeko.

 

Hori guztia, gainera, adierazle sistema baten laguntzarekin, helburuen betetzea egiaztatzeko balioko duena eta, hala dagokionean, desbideraketen arrazoietan sakontzen lagunduko duena, desbideraketa horiek berbideratzeko eta esperientzian eta ekintzetan oinarritutako etengabeko hobekuntzarako eta antolakuntza ikaskuntzarako oinarriak ezartzeko.

 

Hortaz, LKSk proposamen global eta integratua egiten du, alderdi guztiak aintzat hartzen dituena: hala nola estrategia eta gestio ereduaren kontzeptualizazioa; informazio behar berrien zehaztapena; eta erabateko laguntza prozesu eta tresna teknologiko eragileen ezarpenean. 

 

BSC eta Business Intelligence soluzio liderretan oinarritutako irtenbidea da, Mapa Estrategikotik eta Aginte Koadro Integraletik abiatuz, estrategia hedatzea, prozesuak lerrokatzea eta negozioaren aldagai gakoen bilakaeraren segimendua bizkor eta egoki egitea ahalbidetzen duena, xehetasun mailan edo analisi dimentsioan sakonduz. Hau da, ezagutza sortzen du, aplikagarria datuetatik abiatuz, edozein izanik ere datu horien sortze unea.



 
ANDALUCÍA   ARAGÓN  CANTABRIA  CATALUÑA  GALICIA  LA RIOJA  MADRID  NAVARRA  PAÍS VASCO  COSTA RICA  FRANCIA  MÉXICO