:: Grupo LKS :: Alianzas
soluzio espezializatuak soluzio integratuak
Harremanetarako Bilatzailea Web mapa
 
Pertsonen gestioa
 


“... ingurune lehiakor batean, porrotaren arrazoi nagusia pertsonen potentziala aktibatzeko dugun ezintasuna da”. (Tom Peters)

 

Potentzial hori aktibatzeko, LKSk soluzio bat eskaintzen du, eta soluzio horrek...: 

§         bezeroengana eta gizartearengana orientatutako antolakuntzen premia estrategikoetan du abiapuntua.

 

§         pertsonen gestio berrirako eta garapenerako funtsezkoak diren elementu guztiak hartzen ditu kontuan. 

 

§         informazio eta komunikazio soluzio aurreratuak erabiltzen ditu.

 

§         Pertsonen Gestioa funtzioaren ekarpen estrategikoa areagotzen du.

Horretarako, gure soluzioak prozesu giltzarri hauek bateratzen ditu:

 

Antolakuntza Gestioa: Estrategia bakoitzak pertsonen ekarpen jakin bat behar du. Antolakuntzak lehiarako erakutsi behar dituen ahalmenetatik abiatuz, bultzatu beharreko balioak definitzen laguntzen dugu, lanbideen eta lanpostu gakoen gaitasunen profilak zehazten. Gure soluzioek organigramen gestio erraza indartzen dute, eta antolakuntzako pertsona guztiei buruzko ikuspegi globala ahalbidetzen dute (talde profesionalak eta okupatzen dituzten postuak, eta postu horiek betetzeko behar diren gaitasunen profilak). Era berean, giza baliabideak planifikatzea ahalbidetzen dute, epe ertain eta luzera (kaptazioa, berkokapena, ordezkapena, erretiroa...), aurreikuspen eta plangintza gaitasunak areagotuz, tresna analitikoak erabiliz.

 

Zereginaren Gestioa: Antolakuntzak profesionalei eskatzen dizkien helburuak eta igurikapenak argitzen laguntzen dugu, eta zeregina orientatzeko eta pertsonak garatzeko behar diren feedback prozesuak abian jartzen. Prozesu honen euskarri, Gaitasunen araberako Gestioa eredua indarrean jartzen laguntzen duten soluzioak proposatzen ditugu, antolakuntzako pertsona guztien parte-hartzea lortuz, Giza Baliabideetarako sailen jarduera nabarmenduz eta sail horiei pertsonen garapen profesionalean antolakuntzako gainerako atalekin elkarlanean jarduteko aukera emanez.

 

Hautaketa / Antolakuntzan sartzea: Pertsonak identifikatzeko eta zeregin egokietan kokatzeko jarduerak abiarazten laguntzen dugu, kanpoko eta barneko hautagaiak erakartzeko eta hautatzeko jarduerak barne. Pertsonalaren hautaketa ziklo osoa kudeatzen dugu, enpresak behar dituen pertsonen hautaketa prozesu osoa: arlo edo sail baten eskaera erregistroa; eskaeren azterketa; informazioaren katalogazioa; langileen hautaketa, gaitasunen eta profilen arabera...  

 

Lanbide Garapena: Pertsonen garapenari erreparatzen dion ikuspegi zabal batetik, gure ikuspuntua postu kontzeptua gainditzen ahalegintzen da, gaitasunak garatzeko estrategiak abian jartzen, prestakuntzaren gestioa, ibilbide profesionalen garapena eta lidergoaren garapena barne hartuz.   Pertsona premien detekziotik eta lanpostuen eta gaitasunen ebaluaziotik abiatuz, antolakuntzak Garapen eta Prestakuntza Plan bat eduki dezake, bere beharretara egokitua. Hala, prestakuntza planaren definizioa, segimendua eta ebaluazioa bizkortzen da, eta aukera ematen zaio Giza Baliabideetako sailari bere prestakuntza jarduerak era dinamikoan eta malguan ordenatu, egituratu, koordinatu eta ebaluatzeko. 

 

Konpentsazioa eta pertsonen arreta: Ordainsarien politika merkatuan lehiakorra izan dadin ahalegintzen gara, eta koherentea garapen estrategiarekin eta taldeen eta pertsonen balio ekarpenarekin. Laguntza eskaintzen dugu ordainsari aldakorreko politikak indarrean jartzeko, eta haien ezarpena kudeatzeko.



 
ANDALUCÍA   ARAGÓN  CANTABRIA  CATALUÑA  GALICIA  LA RIOJA  MADRID  NAVARRA  PAÍS VASCO  COSTA RICA  FRANCIA  MÉXICO