Inoiz baino gehiago, enpresek arazo zahar eta garrantzitsu bati egin behar diote aurre gaur egun: hau da, nola sortu prozesu integratuak, eta nola lotu prozesu horiek; are gehiago, nola sortu Enpresa Integratu eta Bezeroarengana Orientatua (Pull), zeinean osotasuna parteen batura baino hobea izango den. Alegia, dimentsio operatiboaz ez ezik, dimentsio intelektual, sozial eta emozionalaz ere ari gara hizketan. Eta erronka zaharra bada ere, beste dimentsio bat hartu du merkatuaren –eta ondorioz, enpresen– internazionalizazioaren testuinguruan.
Bestetik, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien agerpenak eragindako funtsezko aldaketan murgildurik gaude. Teknologia berriak jaun eta jabe dira gaur egungo enpresetan. Hala, paradigma berri baten aurrean gaude, eta paradigma hori enpresa antolatzeko modua aldatzen ari da, kudeatzeko modua, baliabideak erabiltzeko modua, merkatuei aurre egiteko modua. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera eraginkorra, prozesuak errazteko bitarteko gisa, funtsezko faktore bihurtu da enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna indartzeko, eta aukera bikainak eskaintzen ditu negozio prozesuen errendimendua hobetu eta enpresen balio katean lehiakideengandik bereizteko.
Testuinguru horretan, LKSk Soluzio Estrategiko, Global eta Integratuak garatu ditu, bezeroei zerbitzu ziklo osoa eskaintzeko, ondo zehaztutako 4 ardatzen inguruan. Ardatz horiek antolakuntzaren barne jakinduria biltzen dute, eta elkarren artean erlazionaturik, Enpresa Integratu erreal baten eraikinari eusten diote. Gainera, zerbitzu eskaintza hori garatu dugu, Sektoreka pertsonalizatuz eta antolatuz, Merkatu Talde Estrategikoak bitartekotzat erabiliz, Bezeroarenganako Orientazio (Pull) politika argi baten baitan.
Aipaturiko 4 ardatz estrategikoak hauexek dira:
1. BIKAINTASUNA GESTIO ESTRATEGIKOAN ETA OPERATIBOAN, nazioarteko testuinguruan berrikuntzan diharduen enpresan.
2. BEZEROARENGANA ORIENTATUTAKO ENPRESA.
3. PERTSONEN GESTIOA ETA GARAPENA
4. ENPRESA HEDATUAREN SUPPLY CHAIN MANAGEMENT / ENPRESA HEDATUAREN KATEA LOGISTIKOAREN GESTIOA
Soluzio Integratu hauek lortzeko, Proiektu Estrategiko Integratuak –edo sPlan globalagoak– jartzen ditugu abian 4 prozesu horien inguruan, Zerbitzu ziklo oso bat hartzen dutenak: hasteko, Ibilbide Orria lantzeko fasea, helbururantz orientatzen gaituena; bigarrenik, Diseinu fasea; hirugarrenik, Ezarpen fasea; eta azkenik, Finkapena eta Doikuntza. Proiektu konplexu eta estrategikoak direnez, fase horietako bakoitzak Aldaketaren Gestioa prozesu bat dakar berarekin, une bakoitzean Orientazio Estrategikoa, Lidergoa, Pertsonen Parte-hartzea eta Tresna Bideratzaileak ikuspegiei loturiko alderdi berezituak hartzen dituena.
Proiektu horien izaera estrategikoa dela-eta, eta egoeraren ezagutza bezeroarekin partekatzeko xedearekin, Gidaturiko aurre/diagnostikoen erabileran oinarritutako metodologia lantzen dugu. Horri esker, antolakuntzaren prozesu estrategikoaren egoeraren “argazki” erreala izan dezakegu, lagungarria guztiz prozesuak hurrengo urteetan izango duen bilakaeraren Ibilbide Orria egiteko.