LKS antolakuntzaren erronka handienetakoa, gaur egungo etapa estrategikoan, Bezeroarenganako Orientazioa da. Produktuari begira eraikitako antolakuntza dugu abiapuntu, eta 900-ko “bira” egin nahi dugu, antolakuntza bezeroarengana orientatzeko.
Gaur egungo enpresak, bikaina izango bada, Bezeroarengandik oso hurbil egon behar du. Jakitun gara horretaz. Enpresa bikainetan, Bezeroekin harremanetan dagoen langile multzoa beste antolakuntzetako batez bestekoa halako hiru da. Ondorioz, Enpresa Bikainaren gestioari esker, bezeroaren premiak ezagut daitezke hurbiletik, eta egoki erantzun daiteke horrenbestez. Horrek elkarrekiko mendekotasuna eragiten du, eta harreman zintzoak eta luzeak sortzen dira alde bien artean.
LKSren bezeroak, gaur egungo antolakuntza guztien bezeroak bezala, gizarte eta ingurune lehiakorretan bizi dira, gestio eredu eta estrategia korapilatsuetan murgilduta daude, eta estrategia eta eredu horiek pertsona desberdinak eta pertsona horien balio ekarpen desberdinak behar dituzte. Jakin badakigu berrikuntza hartu behar dugula ardatz, erronka berriei egin behar diegula aurre: gure bezeroei erantsitako balioa areagotzea, haiekiko harremanetan berrikuntza garatzea, bizkor erantzutea, kostuetan eraginkorrak izatea...; kapaz izan behar dugu harremanetan jartzeko, antolakuntza eta gestio eredu horizontaletan, enpresa hedatuak eta kanpo ezarpenak nagusi diren testuinguruetan, joint ventures edo aliantzak hornitzaileekin eta beste partner batzuekin...; gai izan behar dugu erabakiak hartzeko, ingurune konplexuetan eta bestelako gizarteetan, gaur egungo testuingurura egokitutako balio pertsonal eta kolektiboak indartzea eskatzen ari direnak. Laburtuz, Berrikuntza Iraunkorra hartu behar dugu ardatz gure zereginetan.
Erronka horien guztien aurrean, derrigorrezkoa dugu aldatzea, beste guztiek bezala. Lan bizitza osoan ikasteko prest egongo diren pertsonak behar ditugu, ezagutza funtsezkoa den eremuetan aurrera egiteko; trebetasun askotarikoak (teknikoak nahiz gestio alorrekoak) konbinatzeko gai izango diren pertsonak; elkarlanean eta taldean lan egiteko gai izango direnak, enpresa hedatuetan; pertsona malguak, lan denboran eta lanpostuan.
Pertsonak, beren aldetik, lanari loturiko beren igurikapenak eta eskakizunak aldatzen hasi dira, eta horrek berebiziko eragina du pertsonen gestio politiketan. Zer eskatzen dute gaur egungo antolakuntzetako pertsonek? Lan ingurune aberasgarria eskainiko dieten antolakuntzak eskatzen dituzte, autonomia eta garapen profesionala.
Antolakuntzek, ondorioz, marka irudia landu behar dute bereziki, pertsonak erakarri eta atxikitzeko. Lan baldintzak, baita errekonozimendu eta konpentsazio eskemak ere, birmoldatu eta dibertsifikatzeko gai izango diren antolakuntzez ari gara.
LKS Taldean, horrenbestez, 4 lan ildo berri jarri ditugu abian, “Bezeroarenganako eta Gizartearenganako Orientazioa, Berrikuntzan eta Pertsonen Balioan oinarritutako Enpresa Hedatuan” izeneko Ikuspegirantz abiatzeko helburuarekin:
§ Lehenik, gure zerbitzu eskaintza garatu dugu, eta Sektoreen arabera pertsonalizatu eta antolatu dugu, Merkatu Talde Estrategikoak aintzat harturik.
§ Bigarrenik, Soluzio Estrategiko, Global eta Integratuak landu ditugu, bezeroei zerbitzu ziklo oso bat eskaintzeko, antolakuntzaren barne jakinduria islatzen duten ondo zehaztutako 4 ardatzen inguruan.
§ Hirugarrenik, antolakuntza hedatzen ari gara, harreman estu eta zehatzak ezartzen gure partaidetuekin eta laguntzaileekin.
§ Eta laugarrenik, Aldaketaren Gestioa deritzogun plan sistematiko garrantzitsua ari gara burutzen, antolakuntzako pertsonek gaitasunetan eta balioetan aurrera egin dezaten.